Skip to main content

Datorren otsailaren 22an, larunbata, goizeko 11:00etan, Nao Etxea Jubilatu eta Pentsionisten Elkartearen egoitzan, Altza 1931-1937: Ilusio galduen kronika” dokumentalaren jendaurreko aurkezpena egingo da. Dokumental labur bat da, Ekialdeko Barrutiko Historia eta Memoria lantaldearen ekimenez egina, 2021eko irailaren 11n, Altzako udaletxe zaharrean, Bigarren Errepublika ekarri zuten udal hauteskundeetatik aurrera eratutako udalbatzari eskaini zitzaion aitortzaren egitarauaren barruan.

Dokumental laburra egiteaz gain, Gerra Zibileko biktima altzatarrei buruzko txostena egiteko enkargua eman zitzaion Aranzadi Zientzia Elkarteari, eta altzatarren udaletxeko osoko bilkuren aretoko altzariak zaharberritzearekin amaitu zen.

Ekitaldian parte hartuko dute Iñigo Garcia zinegotziak, Altzako Historia Mintegiak, lantaldearen izenean, eta Ion Urrestarazuk, “Altza durante la Guerra Civil Española” liburuaren egilea, testuinguru historikoaz hitz egingo du.

Halaber, larunbata goizean bertan, dokumentalaren izenburu bera daraman erakusketa bat egongo da Altzako Tokiko Bilduman jasotako argazki, dokumentu eta prentsa kronikak biltzen dituen, film laburra egiteko euskarri dokumental gisa erabili direnak. Erakusketa goizean zehar ikusgai egongo da Altzako udaletxean, osoko bilkuren aretoan, 9:30-10:30 eta 12:00-13:30 ordutegiarekin, eta, erakusketarekin batera, zaharberritutako altzariak bertatik ezagutzeko parada egongo da.

 

(Bideoa ikusi >>>)