Skip to main content

Altzako Historia Mintegian aurten gure berrogeigarren urteurrena ospatzen dugu. Urtebetetzea ospatzean egindakoa gogoratzen dugu, baina batez ere garenaren eta aurrera jarraitzeko ilusioa eta motibazioa ematen diguten proiektuen ospakizuna da. 2026an zehar 40 urte hauetan egindako lan kolektiboa berreskuratuko dugu, eguneratuz eta berrikusiz. Eguneratze hauek hemen, Estibausen, argitaratuko ditugu urte osoan zehar.

Biztanleria-datuak eguneratzen hasiko gara, nondik gatozen ahaztu gabe. Ezaguna denez, Donostiako Udalak erabiltzen duen auzoen banaketak ez ditu errespetatu Altza Herriaren muga historikoak. 1936an, Gerra Zibila eta 1940ko anexioa baino lehen, Kaskoa, Buenavista, San Marcos, Herrera, Mirakruz, Molinao eta Sarrueta auzoek osatzen zuten udalerria. Biztanle kopurua orduan 5.976 zen. (Jarraitu irakurtzen >>>>)