Skip to main content

Defentsaren Liburutegi Birtualak (Biblioteca Virtual de la Defensa) plano eta mapa bilduma baliotsua du bere fondoen artean, eta Interneten oso kalitate onarekin kontsulta daiteke. Altza ikuspegi militarretik mendeetan zehar bi puntu baliotsu izan diren Donostia eta Pasaia artean dagoenez, Gipuzkoako plaza militar nagusiaren eta portu estrategikoaren artean, alegia, mapa ugari ditugu eremu altzatarra barne hartzen dutenak. Guztira 84 dira eta Altzako Tokiko Bilduman ikus ditzakegu.

 

(Ikusi mapak www.altza.info webgunean)