Skip to main content

Youtubeko Altzanet kanalera igo dugu Altza 2024 egutegiaren aurkezpenaren bideo osoa. Egutegia Arriaga inguruko saltokiei eskainia da eta topaketan, Arrizarreko Peñuelo liburu-dendako Jose Antonio Peñuelok, Santa Barbarako La Palmera tabernako Nuria Gomezek, Errotetako ZM Oinetakoak dendako Loli Garrotek, Arriberri eta Errotetako Zugasti Jantziak dendetako Mari Loli Zugastik, eta Errotetako Karmentxu gozotegiko Karmentxu Garciak lehen pertsonan kontatu zizkiguten beren establezimenduek bost hamarkada baino gehiagoan izandako bizipenak eta gorabeherak.