Skip to main content

Datorren abenduaren 15ean, ostirala, “Altza 2024” egutegia aurkeztuko dugu Tomasenen, arratsaldeko 7:00etan.

Urte berriko egutegiaren protagonistak gertuko komertzioak izango dira. Argazkiak biltzeko orduan azken bost bat hamarkadetan Arrizar, Arriberri, Erroteta eta Santa Barbarako auzoetan lan egin duten komertzioetara mugatu gara. Argazkiak utzi dizkigutenak hauek dira: Zugasti Jantziak, Calzados ZM, Peñuelo Liburu-denda, Foto Cano, Pastelería Carmentxu, Comestibles Vidal, eta Elizondo, La Cepa eta La Palmera tabernak. Utzitako argazki guztien artean lau aukeratu ditugu paretako egutegirako eta beste bat poltsiko egutegirako, baina bildutako material guztia Altzako Tokiko Bilduman gorde eta ikusi ahalko da.

Aurkezpenean hainbat dendarik parte hartuko dute eta haien bizipenak gerturatuko garenekin partekatuko dituzte.

Egutegia nahi duten eta bertaratu ezin diren pertsonek argitalpenarekin lagundu dutenen bidez eskura dezakete, –Erdikoa taberna,  Nido eta Zumardi tabernak, Lizarra Kanpina, Herri Ametsa Ikastola, Peñuelo liburu-denda, Zugasti Jantziak, ZM zapata-denda, La Palmera taberna– edo AHMrekin harremanetan jarriz 649496607 telefonoan edo ahm@altza.net posta elektronikoaren bidez.

Egutegiaren aurkezpenarekin batera, ekitaldiaz baliatuko gara estreinatu berri dugun AHMren irudi eta webgune berrituaz hitz egiteko. Bertan elkar ikustea espero dugu.