Skip to main content
Datorren otsailaren 17an, larunbata, Irati Gorostidi zinemagilearekin Contadores fabrikaren memoriaren inguruan ekitaldi bat antolatu du Bidebietako Kontadores zentroak. Ekitaldia arratsaldeko 5etan hasiko da, Kontadores zentrotik Contadores fabrika zegoen lekuraino paseo bat emanez. Zentrora itzuli ondoren, 7etan, Irati Gorostidiren “Contadores” film laburra proiektatuko da eta, segidan, fabrikako langile ohiekin tertulia bat egongo da. (Jarraitu irakurtzen)

Contadores Industrias Españolas S.A. – IESA