Skip to main content

Gazte-Lekuren historia 60ko eta 70eko hamarkadetan Santa Barbara eta Erroteta auzoen inguruan izan zen gazte mugimenduarena da. Santa Barbarako jesuiten etxebizitzan (gaur egun La Palmera taberna dena) lehenengo topaketak egiten hasita, Erroteta auzoan Centauro klubarekin jarraituz, Santa Barbarako Gazte-Leku gaztetxearekin amaitzeko. Gazte-Lekuk jarduera ugari garatu zituen urte haietan, hala nola eskubaloia, mendizaletasuna, euskal dantzak, atletismoa, futbola, errugbia, etab. Prozesu hura bizi izan zuten pertsonei egindako 40 elkarrizketa baino gehiagoren bidez, Estibausen kapitulutan argitaratzen ari den istorio txiki hau egin da. Hona hemen horren argazkiak eta dokumentuak.

 

(Del Centauro a Gazte-Leku: la sección de montaña (7) irakurri)